www.agrovillaujue.com
Euskara
search_left
ONGI ETORRIAK
Vign_agroex1
Ongi etorriak AGROVILLA UJUE landa-apartamentuetara. Gure apartamentuak Nafarroako erdiko zonaldean kokatuta daude, Uxueko herri monumentalean.

Agrovilla hiru apartamentuz osatuta dago: Zereal, Mahatsondo eta Olibondo, guztira 15 lagunentzako lekua daukatelarik. Zereala, bi ohez osatuta dagoena eta beste bat gehigarri duena, mugikortasun muriztuko jendearentzat egokituta dago. Beste biak bi logelaz, bakoitzak kumuna barne dutelarik, tximinia duen egongelarantz sukalde irekiaz eta luxuzko paisaia begiratzeko lehioz osatuta daude.

Badaukagu ere hiru apartamentuentzako leku komun bat: Txokoa, apartamentu bat baino gehiago eskatzen duten talde handiak elkartu ahal izateko. Txoko honek sukaldea, jantokia, tximinia eta mahai-jokuak dauzka, baita “txikipark” bat txikitxoentzako.

Eraiki berriak eta pirinio eta erriberarantz ikuspegi paregabea duten apartamentu hauetan, landa giroaren erosotasuna eta lasaitasuna aurkituko duzu. Ingurugiroarekiko errespetua eskeintzen dute gure apartamentuek, erosotasuna eskeintzeko geotermiaren bidez baliatzen baitira, bai hilabete hotzetan baita beroetan ere.

 
© 2011EsEu
Create a website with WebSelf